NEURE-k, ebaluazio-protokolo eta diagnostiko aurreratuen bitartez, hizkuntza nahasmenduak (dislexia, Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoa eta afasiak) sakonki ebaluatzea du xede.
Jatorri neurobiologikoa duen ikaskuntzaren nahasmendu honek irakurtzen ikasteko zailtasunak eragiten dizkie adimen, motibazio eta irakurmena eta idazmena eskuratzeko heziketa egokiak dituzten haurrei.
Hizkuntzaren ulermen zein adierazpenaren eskuratze estandarrean eragina duen nahasmendua. Alor linguistikoan, fonologia, morfosintaxi, semantika edo pragmatikan eragina izan dezake, informazioa prozesatzeko behar duten denbora zein lan oroimena arazoekin batera, adimen-kozientea arrunta izanik.
Lengoaiaz arduratzen diren garunaren ataletan jazotako lesio baten ondorioz jasaten den hizkuntza nahasmendua. Ahozko zein idatzizko adierazpen nahiz ulermenean arazoak sor ditzake.
Diagnostikoa historia klinikoan eta ebaluazio neuropsikologiko zein logopedikoan oinarriturik gauzatzen dugu. Ebaluaziorako, test estandarizatuak eta zerbitzu honetarako espreski sortutako protokoloak erabiliko ditugu, euskaraz zein gaztelaniaz, NEURE-ko profesionalen esperientzia klinikoan eta BCBLko ikerlarien eskutik jasotako ezagutza zientifikoetan oinarriturik daudenak. Gainera, ikerkuntza proiektuetako parte-hartzaile moduan, neuroirudi bidezko probak burutzeko aukera izango da.
Informazioa jaso eta beharrezko proba guztiak burutu ondoren, diagnostikoa egin eta ebaluazioan lortutako emaitzak, horietatik ateratako ondorioak eta diagnostikoa zehazten dituen txostena itzuliko da, zenbait aholkurekin batera. Diagnostikoa eta gero, Neure-ra zuzenean etorri diren sendiei, Neure-ren kolaboratzaileak diren profesionalen lista eskuragarri jarriko diegu, nahi izanez gero beraiekin hasi ahal izateko eguneroko lana edo parte hartzea.
Senideren batek hizkuntza arazoak dituela susmatzen duten familiak.
Profesionalek bideratutako pazienteak, diagnostikoaren osagarri bezala, esku-hartze zehatzagoa jaso ahal izateko eta jarraipenaren bidez erreferentziarik ez galtzeko. Logopeda edo terapeuta profesionalek beraien kasuak bigarren iritzi edo diagnostiko baten bila bidaltzen baldin badizkigute, Neure-ren kolaboratzaileak listan sartuko ditugu. Lista hauek eskuragarri jarriko dizkiegu Neure-ra zuzenean datozen sendiei, eguneroko lana lista horretako profesionalekin hasi ahal izateko, nahi izanez gero.
Familiek, neuroirudi teknikaz baliaturik, ikerketa helburu duten saioetan parte hartzeko aukera izango dute BCBL-ko laborategian, NEURE CLINIC dagoen eraikin berean. Teknika ez erasokor honekin lorturiko informazioa, etorkizunean diagnostiko-zerbitzu orokorrak hobetzen lagunduko du.
Balorazioa, txostena eta aurrez aurreko azalpen saioa: 560€ (ebaluazioaren hasieran 280€ azken saioan 280€).
600€ (ordainketa bakarra amaieran).
NEURE CLINIC, irabazi asmorik gabeko BCBL ikerketa zentruaren ekimena da. NEURE CLINIC-n egindako diru sarrera guztiak, klinikaren gastuak eta BCBL-ren ikerketa finanziatzeko erabiliko dira soilik.
Neure-k ere test espezifikoak pasatzeko aukera eskaintzen du: