Neure Clinic, BCBL-tik eratorritako ezagutzen berri emateko ekimena da, ebaluazio eta diagnostiko zerbitzuen bidez zentroaren garapen zientifikoak gizrteratzeko helburu duena. Horretarako, hizkuntzaren alorrean ebaluazio neuropsikologiko eta logopediko sakonak eskaintzen ditu, BCBL-ko ikerlari-taldearen azken aurrerakuntzak prozesuaren barne egonik. Gainera, ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera dago.
Logopedia eta psikologian adituak eta hizkuntza nahasmenduetan espezializatuak dauden profesionalek osatzen dute Neure, haur zein kalte zerebrala hartutako pazienteen diagnostiko eta tratamenduan esperientziadunak.