Ikerketa eta garapena

Ikerkuntza: BCBL

01

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroa Ikerbasque, Innobasque, UPV-EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) barruan dagoen jakintza-alor anitzeko ikerkuntza zentroa dugu BCBL. Zentro honek ikerketaren bikaintasuna bilatzen du, prestakuntzan lan eginez eta Hizkuntzaren Neurozientzia kognitiboaren arloko ezagutzak zabalduz. Gure ikerkuntza jardueraren xede zehatza zera da: hizkuntzaren eskuratzean, ulermenean eta ekoizpenean parte hartzen duten mekanismo neurokognitiboak ezagutzea, elebitasun eta eleaniztasunari garrantzia berezia emanez. Honi esker, zenbait gauza aztertu ahal izango ditugu: haurrek hizkuntza bat normaltasunez eskuratzean edo helduek bigarren izkuntza bat ikastean ematen diren prozesuak, hizkuntza bat ikastean gerta daitezkeen nahasmenduak, hizkuntzaren nahasmenduak, hizkuntza eta neuroendekapenarekin loturiko zahartzaroaren ondorioak eta testuinguru ezberdinetan egon daitezkeen hizkuntzaren erabilerak.

Garapena: guk sortutako diagnostiko-bateriak

Neure Soft, BCBL-ko ikerlariekin elkarlanean, hizkuntza ebaluatzeko bateriak sortzen ari da, euskaraz zein gaztelaniaz.

Oraindik garatze fasean dauden protokolo hauek haur elebakarrak eta elebidunak (euskara-gaztelania) ebaluatzeko garaian dagoen tresna egokien hutsunea betetzeko helburua dute.

Ahozko hizkuntzaren bateriarekin, ulermen eta adierazpenean jasotzen diren prozesu psikolinguistikoen informazioa jaso ahal izango dugu, hizkuntzaren alor orotan: fonetika eta fonologia, lexikoa, morfosintaxia, semantika eta pragmatika, euskara nahiz gaztelaniaz, hizkuntza bakoitzaren ezaugarri linguistiko bereizgarriak txertatuz. Idazketa eta irakurketa ebaluatzeko bateriak, prozesu hauetan parte hartzen duten aldagaien inguruko informazioa jasoko du.

Bateria hauek persona elebakarrentzat (probak hizkuntza bakar batean burutuz) zein elebidunentzat (probak bi hizkuntzatan egiteko aukera izanik) balio dute. Azken kasu honetan, emaitzak alderatu eta bi hizkuntzen arteko ezberdintasunak ikusteko aukera egongo da.

Bi bateriak , ahozko hizkuntzakoa (euskaraz) eta idatzizkoa (gasteleraz) 2019 urtean zehar komertzializatu eta erabilgarri egongo direlakoan gaude.

neuresoft