Diagnostikoa burutzeko. kognizioa, lengoaia eta alor sozioemozionalak ebaluatzen dituzten test psikologiko, neuropsikologiko eta logopedikoz baliatuko gara.
Ebaluazio neuropsikologikoa edota logopedikoaz gain, Neure-ra etortzen diren pertsonek ikerketa proiektuetan parte hartzeko aukera izango dute. NEURE-k, BCBL-ren zati denez gero, neurozientzian erabiltzen diren teknika berrienak eta neuroirudi bidezko ekipoa ditu erabilgarri eta Neurera datozen pertsonen partaidetzak aurrerapen zientifikoan lagunduko du.
Neuroirudi bidezko tekniketaz baliatuz egiten diren ikerlanetan parte hartu nahi duen orok konpentsatzio ekonomiko bat jasoko du.
Ikaskuntzaren nahasmendu ezberdinen diagnostikoa egiteko test klasikoak eta BCBL-ren laguntzaz garatutako testak erabiltzen dira, neurri konduktualak lortzeko helburuarekin (erreakzio denborak, akatsak,...).
Teknika honek persona batek hitz, esaldi edo irudi bat begiratzeko modua monitorizatu eta jasotzea ahalbidetzen du. Hain zuzen ere, arreta zein gunetan, zenbat denboran zehar eta zein hurrenkeran jartzen duen.
Neuronen aktibitate elektriko koordinatua erregistratzeko balio duen teknika. Honi esker, gure garunean jazotzen diren zenbait prozesu kognitiboren abiadura milisegundotan neur dezakegu.
Erresonantzia magnetiko funtzionalaren bitartez, garunaren aktibazioaren irudiak lortzen dira. Horrela, partaidea ataza zehatz bat gauzatzen ari den bitartean, zein gune aktibatu diren eta elkarren artean nola komunikatzen diren ikus dezakegu.
Teknika honen bidez, garunaren aktibitate elektrikoarekin loturiko atal magnetikoak erregistratzen dira, eta bide batez, haien kokagunea kalkulatu eta aktibitatean aldaketak monitorizatu daitezke.